Javier Cillero
Javier Cillero | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1961eko azaroaren 30a (62 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta itzultzailea |
Javier Cillero Goiriastuena (Bilbo, Bizkaia, 1961eko azaroaren 30a) bizkaitar idazle eta itzultzailea da. Kazetaritza eta Itzulpengintza ikasketak egin ondoren, Renoko Basque Studies Program-en ibilia da euskal literatura lantzen. 1994an argitaratu zuen lehen narrazioa, Lizardi Saria jasotakoa: Eddy Merckxen gurpila. Harrezkero Norena da Virginia City? (1995) kronika-liburua, Uztailaren 4a, Renon (1999) antzerki-lana, eta Hollywood eta biok (1999) ipuin liburua plazaratu ditu. Baiona Blues lanarekin Ignacio Aldecoa Ipuin Lehiaketa irabazi zuen 1996an. Igartza Saria eta Donostia Hiria Saria ere eskuratu ditu. 2001ean gazteentzako abentura-liburu bat argitaratu zuen: Thailandiako noodle izugarriak, eta 2006an, Renon kokatua dagoen kontakizun liburu bat: Ero hiria. Bestalde, hainbat idazleren literatura-lanak euskarara itzuli ditu, hala nola Mark Twain, Roald Dahl, Charles Dickens, Robert Bloch, Ross Macdonald eta Ernest Hemingwayrenak.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Narrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haur eta gazte literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kofi itsasora bidean (2001, Aizkorri)
- Thailandiako noodle izugarriak (2001, Alberdania)
- Eddy Merckxen gurpila (1994, Zarauzko Udala - Erein)
- Norena da Virginia City? (1995, Desclee de Brouwer)
Itzulpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hadleyburg usteldu zuen gizona; Mark Twain (1993, Erein)
- Francis Macomber eta beste zenbait ipuin; Ernest Hemingway (1998, Igela): Xabier Olarrarekin batera
- Hil aurreko begirada; Ross MacDonald (1997, Igela)
- Babiloniara itzultzea; Francis Scott Fitzgerald (1996, Erein)
- Psikosia; Robert Bloch (1996, Elkar)
- Hiltzailea euripean; Raymond Chandler (1995, Erein)
- Atzekoz aurrera hitz egiten zuen apaiza; Roald Dahl (1995, Desclee de Brouwer)
- Garai latzak garai hauetarako; Charles Dickens (1994, Ibaizabal)
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uztailaren laua Renon (1999, Kutxa)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.